Seme-alabei esan zapaltzen duten lurra
bere aitton-amonen hautsak direla.
Gogora iezaiezu lurra
gure arbasoen bizitzekin aberastu dela
eta denok errespetatu behar dugula.
Gogoratu lurraren benetako izena Ama-lurra dela.
Lurrari gerta dakioken guztia
lurraren seme-alabei gertatu dakieke.
Lurra ez da gizakion jabetza,
gizakiok lurra gara.
Dena eta denok bat gara,
familia bera elkartzen duen odolaren tankeran.
Zaindu maite duzun hori!
Noah Sealth (1786–1866), Suquamish Tribuko buruaren hitzen itzulketa librea.
Irudia: TX4RLi
Testua: Andu Martinez de Rituerto.